Komunikazio tailerrean dabiltzan DBH 2.go ikasleek eguberrietako bertso sorta hau utzi digute Potto Irratian. Jai zoriontsuak igaro!!!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]
Jakintza Ikastolako irratiaren bloga
Komunikazio tailerrean dabiltzan DBH 2.go ikasleek eguberrietako bertso sorta hau utzi digute Potto Irratian. Jai zoriontsuak igaro!!!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]
Aurreko artikuluan esan dugun bezala, 5. mailako ikasleek unibertsoa landu dute Txanelan. Besteak beste, unibertsoan girotutako ipuinak idatzi dituzte eta ipuin horien bilduma aurkeztu digute irratian 5 B taldekoek. Horretarako, bilduma horretan aurki dezakegun ipuin bat kontatu digute. espero dugu zuen gustukoa izatea!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak unibertsoan lantzen aritu dira Txanelako lehen unitatean. Hori dela eta, 5 A taldekoek, unibertsoan girotutako txiste batzuk kontatu dizkigute irratian. Espero dugu zuek ere hauekin gozatzea!!!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]
“Otxokuartos” taldearen audio artxiboa nahikoa ez bada, hona hemen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu diguten bideoa.
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hori dela eta, Jakintza Ikastolako “Otxokuartos” taldeak mezu hau igortzen digu:
Bizi dugu zapalketa
bizi gera zapalduta
amets bat esku artean
beldurrak ezkutatuta
etsaiaren gonapean
lurreraino makurtuta
nondik gatozen eta nor
garen erabat ahaztuta (2)
sentitu nahi ez duguna
sentitzera behartuta
baina bada esperantza
dena ez dago galduta
EUSKARA dugu jatorri
egin dezagun burruka
errazagoa izango da
denok eskutik helduta (2)
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]