Entries RSS Comments RSS Log in

Bueltan gatoz!

Sailkatugabeak No Comments »

Opor luze batzuen ostean, Potto Irratia bueltan dator! Aurtengo ikastuerteak berrikuntza ugari ekarriko dizkigunez, adi blog honetara eta zure irratira! Gogoratu 107.5 FM frekuentzian gaudela.

Oporrak!!!

Sailkatugabeak No Comments »

Kaixo entzule!

Ikastolak oporrak hartzen ditu, eta berarekin gure Potto irratiak ere. Hala ere, datorren ikasturtean hemen izango gaituzue saio berriak eskaintzeko irrikiz. Udara ona igaro eta datorren ikasturtera arte!

L. H. 2 B taldekoen irratsaioa

Sailkatugabeak No Comments »

L. H. 2 B taldekoak ere izan ditugu irratian. Hauek ere irratsaio galanta eskaini digute. Denetarik aurkituko dugu bertan: humorea kantak… Goza ezazue!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... width=325 height=28]

Komunikazio Tailerra DBH 2

Sailkatugabeak No Comments »

Komunikazio tailerrean dabiltzan DBH 2.go ikasleek eguberrietako bertso sorta hau utzi digute Potto Irratian. Jai zoriontsuak igaro!!!

[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]

Euskararen Nazioarteko Eguna (2)

Sailkatugabeak No Comments »

“Otxokuartos” taldearen audio artxiboa nahikoa ez bada, hona hemen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu diguten bideoa.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Sailkatugabeak 2 Comments »

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hori dela eta, Jakintza Ikastolako “Otxokuartos” taldeak mezu hau igortzen digu:

Bizi dugu zapalketa

bizi gera zapalduta

amets bat esku artean

beldurrak ezkutatuta

etsaiaren gonapean

lurreraino makurtuta

nondik gatozen eta nor

garen erabat ahaztuta (2)

sentitu nahi ez duguna

sentitzera behartuta

baina bada esperantza

dena ez dago galduta

EUSKARA dugu jatorri

egin dezagun burruka

errazagoa izango da

denok eskutik helduta (2)

[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?m... w=335 h=28]

Potto Irrati birtuala abian da!!!

Sailkatugabeak 1 Comment »

Laster Potto Irratiak emititutako saioak entzungai izango dituzue blog honetan. Datozen asteeetan, orain arte emititutako saio guztiak hemen izango dituzue entzungai. Bertan sartu, saioa aukeratu eta entzun! Horren erraza izango da!

Itxi
Bidali postaz