DBH 2 A taldearen irratsaioa

Aurreko astean DBH 2 A taldeko neska mutilka izan genituen Potto Irratian eta honako saio atsegin eta dibertigarri hau utzi digute. bertan, albisteak, umore saioa, musika… aurkituko dituzue, baita Mikel Goñi pelotariari egindako elkarrizketa. Ez galdu saio mundial hau!!!
Download

Euskararen Nazioarteko Eguna 2008

Aurten ere Euskararen Eguna ospatzen dugu, eta hona hemen gure ikasleek Potto Irratian utzi duten mezua.

Bueltan gatoz!

Opor luze batzuen ostean, Potto Irratia bueltan dator! Aurtengo ikastuerteak berrikuntza ugari ekarriko dizkigunez, adi blog honetara eta zure irratira! Gogoratu 107.5 FM frekuentzian gaudela.

Oporrak!!!

Kaixo entzule!

Ikastolak oporrak hartzen ditu, eta berarekin gure Potto irratiak ere. Hala ere, datorren ikasturtean hemen izango gaituzue saio berriak eskaintzeko irrikiz. Udara ona igaro eta datorren ikasturtera arte!

L. H. 6 B taldekoen irratsaioa

Hemen datozkigu 6 B taldekoak euren irratsaioarekin! Zer aurkitu dugun hemen? Aipagarri bezala, prestatu duten bertso sorta ederra. Horrekin batera, umorea, datu bitxiak, ipuinak…

L. H. 2 B taldekoen irratsaioa

L. H. 2 B taldekoak ere izan ditugu irratian. Hauek ere irratsaio galanta eskaini digute. Denetarik aurkituko dugu bertan: humorea kantak… Goza ezazue!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?myId=4485449-9e7 width=325 height=28]

L. H. 2 A taldearen irratsaioa

Hemen ditugu L. H. 2 A taldeko lagunak! Hauek ere irratsaio ederra eskaini digute. Zorionen txokoa, kantak, humorea… Saio erabat osoa!!!
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?myId=4540990-197 width=325 height=28]

Sarrionandiari buruz

Oraingoan DBH 4ko ikasleak etorri zaizkigu Joseba Sarrionandiari idazleari buruzko saio eder bat eskainiz. Irratsaio honetan idazlearen biografia eta bibliografia aurkituko ditugu, haren poema batzuk eta bere liburu baten gomendioa. Honekin batera, idazle bizkaitarraren poematan oinarritutako kantaren bat entzuteko aukera.
[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?myId=4485438-94e width=325 height=28]

L. H. 3 B taldekoen irratsaioa

Hemen ditugu L.H. 3 B taldekoan irratsaioa. Hauek ere Txanelan ikasitako hainbat gauza kontatu dizkigute, baita txisteak, asmakizunak eta abestiak ere. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?myId=4485406-535 width=325 height=28]

L. H. 3 A taldekoen irratsaioa

Oraingoan L. H. 3garren mailako A taldekoan etorri zaizkigu Potto Irratira euren saioa eskaintzera. Urruneko Txinari buruz ikasi duten guztia kontatu digute: filosofia, medikuntza, kantak… Saio bikaina benetan!

[flash http://www.divshare.com/flash/playlist?myId=3846000-974 w=325 h=28]

« Previous PageNext Page »